martes, 24 de mayo de 2011

SAKU LASTERKETA!!

Saku zahar hauek agertu dira mila trasteen artean.
Umeei saku lasterketa egitea proposatu eta... nola ez!!

Prest egon dira!! Begira, begira!!

martes, 17 de mayo de 2011

Harriak margotzen

Goizean, mendi buelta bat egin dugu eta ume bakoitzak bere gustokoak ziren harriak hartu ditu. Arratsaldean erropa zaharrak jantzi, pintzelak hartu eta harriak apaintzera.
Oso polita izan da. Taldera Koldo, herritik zebilen ume bat gehitu da. Aiora txikia ere artista egin zaigu.

lunes, 9 de mayo de 2011

Queiroaseko iturriak ezagutzen!!

eta erreka bertan dago!! Paisai zoragarria etxe ondoan!
Bigarrena Cardenachamara doan bidezidorrean dago. Bietan primeran pasatu dute!! Hemen dituzue argazkiak.

 

martes, 3 de mayo de 2011

ORTENSIAREN ARKUMEAK

Ortensiak denboraldi luzeak pasatzen ditu Queiroasen eta oraingoan lau arkume ekarri ditu!! Egunero bisitatzera joaten gara. Gaur... badakizue zer? Ortsensiak arkumeei biberoia ematera gonbidatu gaitu!! Sekulako sorpresa hartu dute umeek. Ortensiaren atzetik korrikan joan dira eta ikusi behar zenuten beraien aurpegiak. Hemen dituzue argazkiak.